Aparteko gaitasunak dituztenei gidatzea
Fisioterapia eta osteopatiaren erabilera osasun arloa izanik
Eraginkorra eta dinamikoa den guraso eskola bat sortzea, hauen kezka nagusiei erantzuna emanez
Behar duten haur eta helduei eraginkortasun eta tolerantzia handia dutela zientifikoki frogatuta dauden tratamendu mediku eta farmakologikoak proposatu. Arreta berezia jarriko zaio haien efizientziari eta azaldu daitezken albo-ondorioen jarraipenari. Beharrezkoak diren froga analitikoak egingo dira
Gure helburua, trebetasun sozialak hobetzea da, Trebetasun hauek hobetzeak gure osasuna eta gure bizi kalitatea asko hobetuko dute. Gure lana estrategiak ematea da jakin dezaten nola adierazi behar dituzten gauzak, zergatik, ze abantaila daukan adieraztea eta zein egoeratan adierazi daitekeen eta zeinetan ez
Arazo psikologiko eta emozionalak konpontzen saiatzen gara, pentsamendu emozionala, autoestimuaren eta banakoaren ziurtasunaren garapena lantzen dira, alde batetik, eta gizarte trebetasunak eta arazoen konponbideak garatzen dira, beste alde batetik
Arazoak, emozioak, sentimenduak eta kezkak kontatzeko inguru atsegin eta lasai bat eskaintzea. Horretarako, harreman indibiduala eta pertsonala erabiltzen dugu
Edozein desgaitasun edo zailtasun duen pertsonari erantzuna ematea eta ikaskuntza arazo eta zailtasunei irtenbidea bilatzea
Komunikazioa eta harremana posible ez den bikoteetan, komunikazio hori hobetzeko eta harreman egoki bat berreskuratzeko beharrezko esku – hartzea egitea
Gurasoak seme–alabei buruz dituzten kezkei erantzuna emateko prestakuntza eman bere haurrekin komunikazio eta harreman ona izateko. Banaka edo taldeko tailerren bidez egin daitezke
Guraso eta irakasleei hezkuntza–aholkularitza ematea, esku–hartzerako jarraibideak eta erantzuteko estrategiak emanez
Garunaren entzumen gunearen suspertzea Berard metodoaren bidez entzumen berreziketa lortzeko
Estimulazio eta arreta goiztiar orokorra landu detekzio goiztiarra egoteko neurriak hartzen ditugu eta horren arabera ahalik eta garapen fisiko, adimen garapen eta gizarte garapen handiena lortzea dugu helburu
Haurraren estimulazio sentsoriala landu funtzio mentalen garapena lortzeko
Psikomotrizitatea landu ezagutzea, emozio eta mugimenduaren arteko elkarrekintza burutuz
Komunikazioa, ikasketa gaitasunak, mugimendua eta adierazpena errazteko musikoterapia landu eta, era honetan, beharrizan fisiko, psikologiko, sozial eta kognitiboei erantzuna eman
Irakurmen eraginkorra landu, irakurmena, kontzentrazioa eta ulermena hobetzeko