Ongi etorri Zubikoara

Ongi etorri Zubikoara, arreta globalaespezifikoa, eta bereizia eskaintzen duen diziplina anitzeko zentrora. Zubikoan bertan zerbitzu desberdin asko eskaintzen dira, hirigunean kokaturik, leku batetik bestera joatea ekidinez, hala nola: psikologia, logopedia, psikiatria, pedagogía, fisioterapia, zentzumenen estimulazioa, estimulazio eta arreta goiztiar orokorra, familia eta bikote terpaia, musikoterapia eta entzumenezko berreztea Berard metodoa.

Gure diziplinarteko zerbitzuekin eta estamentu desberdinekin ditugun barne eta kanpoko koordinazioekin, beharrizan guztiei kalitatezko erantzuna ematen saiatzen gara.


Zubikoak eskaintzen du

Bizkaiko Zubiaren ondoan, Areetan, sarbide erraza duen kokapena, edozein garraiobidez heldu ahal izanik, hirigunetik gertu dagoen ingurunean.

Gure eskaintza

Zentroan psikologiarekin, hezkuntzarekin eta osasunarekin harremana duten arazoen aholkularitzan, ebaluazioan eta tratamenduan lan egiten dugu. Kognitibo- konduktual ikuspegia erabiltzen dugu horretarako, baita tratamendu biologikoak, biosozialak, sistemikoak, farmakologiakoak, psikohezkuntzan oinarrituriko tratamenduak eta tratamendu psikoterapeutiko anitzak erabiltzen dira (taldekoak, banakakoak edo familia anitzekoak)

Argazkiak

Zubikoak era zuzenean lan egiten du ondorengo elkarteekin

ASPERTXU

Aspertxu Elkartea Asperger nahastea eta autismoaren espektroko nahastea duten haurren gurasoen eta pertsonen artean sortu da eta Asperger federazio nazionalari, FAE, loturik dago

DENOK BATERA

Denok Batera, arreta eta estimulazio goiztiarreko elkartea

LORATUZ

Ikasteko berariazko zailtasunak eta nahasteak dituzten umeen gurasoen eta profesionalen elkartea

Eta zeharkako moduan beste hainbeste elkarterekin

* Aseguru desberdinekin egiten dugu lan prezio bereziekin


Lehenengo kontsulta koordinatzaileekin tratamenduaren nondik norakoak ezagutzeko doakoa da


Centro de orientación y tratamiento psicológico, escolar y familiar

Contacto

info@centrozubikoapsicologos.com