Zerbitzuak 0 - 12 urte

Zubikoak egoera psikologiko, sozial eta pertsonal ezberdinei zein eskola egoerei aurre egiteko beharrezkoak diren errekurtsoak eskaintzen ditu zentro berean
1. Arreta goiztiarra eta haur estimulazioa

Haur estimulazioa: Umearen lehengo urteetan ezinbestekoa da haien behar sozial eta hezkuntza beharrei egokia den erantzuna ematea. Horrela pertsona bakoitzaren gaitasunak gehiengo-arte garatu egingo dira.

Arreta goiztiarren bidez modu goiztiar batetan arriskua daukaten egoeratan edota gaixotasun bat dagoen egoeratan esku-hartzen saiatzen gara. Detekzio goiztiarra egoteko neurriak hartzen ditugu eta horren arabera ahalik eta garapen fisiko, adimen garapen eta gizarte garapen handiena lortzea dugu helburu.

Zubikoa diziplina anitzeko zentroa da, Aldundiarekin itundua, eta arreta goiztiarra artatzen eta lantzen du, hasiera-hasieratik.

Zubikoak gaixotasun ezberdinengaitik zentrura desplazatu ezin diren umeen etxeetara doazen langile espezializatuak ditu.

2. Logopedia eta terapia miofuntzionala

Logopedia: komunikazioaren nahasteen aurreikuspen, ebaluazio eta tratamenduaz arduratzen den osasun arloa da. Nahaste hauek ahotsaren alterazioak, hizkuntza, entzumena edota funtzio orofazialen nahasteak izan daitezke, ume nahiz helduengan.

Zubikoak, nahaste fonologitko, dislalia, toteltason, disfemia, disfonia, disfasia, ofasia, disestria, enzomen arazo eta terapia miofuntzionalean esperientzia handia duten 4 logopeda ditu.

Terapia miofuntzionala: hizkeraren ekoizpenean, arnasketan eta elikadura egokian (babeoa, degluzioan alterazioak, murtxiketa, boloaren kontrola, sukzioa…) negatiboki parte hartzen duten disfuntzio orofazialak aurreikusi, baloratu eta zuzentzeaz arduratzen den diziplina da, zuzenean aurpegi eta ahoaren inguruko muskulaturan eragiten duten ariketa zehatzen bidez. Erabilera arloa zabala da (sindrome kongenitoak, aurpegiko malformazioak, garun kalteak, aurre eta operazio ondorengoak, laringeoak, maxilofazialak…) eta eskuhartzea aktiboa edota pasiboa izan daiteke.

3. Psikomotrizitatea

Psikomotrizitatea gizakia osotasunean ikusten duen diziplina da eta hortik abiatzen da ezagutza, emozioa , mugimendua eta honek pertsonen garapenerako duen garrantziaren arteko elkarreraginetaz arduratzeko. Psikomotrizitatea pertsona osasuntsuentzat eta edonolako nahasteak dituzten pertsonentzat zuzenduta dago. Umeek haien gorputzeko jokaeren bidez munduan kokatzen dira. Esku-hartzea hezkuntzan, berreziketan eta terapian oinarrituko dira eta horren bidez jasotzen dituzte eskolan eta bizitzan jokatzeko behar dituzten ezagutzak. Gainera psikomotrizitatearen bidez irakurketa, idazketa, ulermenean, adierazpenean, arrazoiketan eta matematikan gaitasun handiagoak izango dituzte.

Umeak haien gorputzeko jokaeren bidez kokazen dira munduan. Eskuartzea hezkuntzan, berreziketan eta terapian oinarrituko dira eta horren bidez jasotzen dituzte eskolan eta bizitzan jokatzeko behar dituzten ezagutzak.

Psikomotrizitatea banaka edo taldeetan egin daireka.

4. Psikologia
  • Moldaera nahasteak
  • Eskolako eta maila sozialeko indarkeria eta jazarpena
  • Adimen emozionala
  • Trebetasun sozialak
  • Pertsonen arteko gatazken soluzioa
  • Adopziorako arreta
  • Ansietatea kontrolatzeko teknikak
  • Hiperaktibitatearen kontrola
  • Hertsura kontrolatzeko teknikak
  • Erlaxazioa lantzeko entrenamendua
  • Norberak bere buruaz duen estimua, kontzeptua eta irudia
  • Jeloskortasuna eta lehia
  • Bildurrak, ikarak eta fobiak
  • Dolua
  • Guraso eta seme-alaben arteko gatazkak
  • Nahasmen desberdinak:
    1. Aldentzearekiko herstura
    2. Moldatzeko eta dependentziarako nahasteak
    3. Loaren lehen mailako nahasteak
    4. Ezabapen nahasteak
    5. Elikadura nahasteak (TCA)
    6. Enkonpresis eta eneuresis
  • Asperger Nahastea, Autista, Autismoa, eta Garapen Nahaste Orokorrak
    1. Garapen Nahaste Orokorrak
    2. Asperger Nahastea
    3. T.E.A. eta Asperger neba-arreben arteko erlazioa
5. Eskolako psikologia eta psikologia pedagogikoa
  • Atzerapenak irakurketan eta idazketan, dislexia, disortografia eta disgrafia.
  • Irakurketa-terapia eraginkorra eta ulerkorra.
  • Zailtasun semantikoak, ulermenekoak eta arrazoitzekoak.
  • Diskalkulia.
  • Arreta-defizita edo -nahasmendua, hiperaktibitatearekin edo gabe.
  • AULA-NESPLORA ebaluazio-metodo birtuala (arreta jarraituaren, zatituaren, jarduera motorraren eta arretaren kalitatearen ebaluazio objektibo eta osoa egiteko).
  • PLAY ATTENTION metodoak arreta neurologikoa hobetzen laguntzen du medikaziorik gabe (garuneko uhinen erregistroa eta atentzioa konbinatzea ariketa kognitiboekin eta aldaketa- eta moldeatze-teknikekin, atentzioan eragin negatiboa dutenak eta, horrela, atentzioa garatzea ekiditen dutenak).
  • Ikaskuntzaren nahasmenduak.
  • Adierazpen-hizkuntzaren nahasmendua.
  • Atzerapen fonologikoa, dislaliak, toteltasuna, ahoskuntza eta arnasketa.
  • Terapia miofuntzionala.
  • Ikasteko teknikak.
  • Goi-mailako gaitasunak.
  • Autismoaren espektroko nahasmena, autismoa, garapenaren nahasmendu orokortua (autismoa), Asperger nahasmendua.
  • Atzerapenak irakurketan eta idazketan, ikaskuntza-nahasmendua (dislexia, disortografia, disgrafia, diskalkulia).
  • Irakurketa-terapia eraginkorra eta ulerkorra.
  • Zailtasun semantikoak, ulermenekoak eta arrazoitzekoak.
  • Arreta-defizita edo -nahasmendua, hiperaktibitatearekin edo gabe.
  • AULA-NESPLORA ebaluazio-metodo birtuala (arreta jarraituaren, zatituaren, jarduera motorraren eta arretaren kalitatearen ebaluazio objektibo eta osoa egiteko).
  • PLAY ATTENTION metodoak arreta neurologikoa hobetzen laguntzen du medikaziorik gabe (garuneko uhinen erregistroa eta atentzioa konbinatzea ariketa kognitiboekin eta aldaketa- eta moldeatze-teknikekin, atentzioan eragin negatiboa dutenak eta, horrela, atentzioa garatzea ekiditen dutenak).
  • Adierazpen-hizkuntzaren nahasmendua.
  • Atzerapen fonologikoa, dislaliak, toteltasuna, ahoskuntza eta arnasketa.
  • Terapia miofuntzionala.
  • Ikasteko teknikak.
  • Goi-mailako gaitasunak.
  • Autismoaren espektroko nahasmena, autismoa, garapenaren nahasmendu orokortua (autismoa), Asperger nahasmendua, haurren nahasmendu psikologikoak.
6. Terapia okupazionala

Terapia okupazionala osasun-lanbide bat da. Helburua beren ingurunean parte hartzeko mugaren bat duten pertsonek eguneroko bizitzako jarduerak modu independentean eta autonomoan egin ahal izatea da.

Haur askok ez dakite harremanak modu osasuntsuan izaten, eta modu uzkurtu, lotsati, isolatu, pasibo edo erasokorrean jokatzen dute. Gizarte-trebetasun egokirik ez duten haurrek gaitzespena eta gizarte-isolamendua jasaten dute, eta, beraz, ez dira hain zoriontsuak.

7. Fisioterapia

Haurrentzako fisioterapiak umeek haurtzaroan zehar daukaten edozein arazo lantzen dituen arloa da. Arazo hori jaiotzekoa izan daiteke zein haurtzaroan gertatzen den zerbaitengatik. Adibidez, arazo ortopedikoak, arnasketa arazoak, zirkulazio …

Horreta, fisioterapiak unearen ikaskuntza aukerak hobetzen ditu eta garapen fontzionala errazten du.

Tratamendu osteopatikoak, hipermobilitatea edo hipomobilitatea tratatzen ditu besteak beste. Bizkar-hezurrean, artikulazioetan aurki daitezkeen arazoak eskuekin lan eginez tratatzen dira, eta teknika honen bidez saiatzen da gorputzean aurki daitezkeen arazoak sendatzen.

9. Zentzumen estimulazioa eta integrazioa

Zentzumen integrazioa haurtzaroan eratzen da, jarduera eta estimulazio egokiaren bitartez. Hala ere, ume batzuk ez dute prozesua era egokian burutzen. Hau gertatzen denean, ikasketetan, portaeran, hizkuntzan eta sozializazioan arazoak ager daitezke.

Zentzumen estimulazioa oso lagungarria da umeentzat zentzumenen garapena sustatzen laguntzen duelako.

10. Gizarte-trebetasunak lantzeko tailerrak

Gizarte-trebetasunak lantzeko tailerren bidez, honako hauek irakasten saiatzen gara: gurasoekin, irakasleekin eta lagunekin harreman osasuntsuak izaten, “ezetz esaten” ikasten, estrategia emozionalak eta sozialak eskuratzen, eguneroko bizitzan eta esparru guztietan gatazkak konpontzeko estrategiak eskuratzen, beren buruarengan konfiantza gehiago izaten, beren eskubideak eta besteenak ezagutzen, eta jokabide inhibituak edo erasokorrak aldatzen eta osasungarriagoak sortzen.

Gizarte-trebetasunen tailer horiek honako hauentzat dira bereziki: haur oso lotsati, barnerakoi, isil eta sentikorrentzat, zeinak kritikatzen dituztenean inhibitzen baitira, harremanak izateko arazoak dituzten haurrentzat, haur menderatzaile eta manipulatzaileentzat, arreta modu desegokian deitzen duten, eztabaidatzen edo erasotzen duten haurrentzat.

11. Berard

Berard medikuaren metodoa: Gure zentroan entzumen berriztatzaile bi ditugu, aurretik Berard metodoa aplikatzeko beharrezko prestakuntza gauzatu dutenak. Pertsona batek ondo entzuten duela esaten dugunean entzumen – zolitasuna duela esan nahi dugu. Nahiz eta entzumen-zorroztasun ona izan belarriek soinuak prozesatzeko orduan arazoak izan dezakete. Horregatik, entzumenezko anomaliak (entzumenezko prozesua astiroegi egitea, soinu batekiko hipersentiberatasuna, entzumenezko lateralitate traketsa, frekuentzia eskala batean soinuak ordenatzeko orduan arazoak, entzumenezko distortsioak, akufenoak eta abar) detektatzea ezinbestekoa da.

12. Haurren kolikoak

Haurren kolikoak hesteen kontrakzio mingarri modura definitzen dira eta guraso, pediatra eta gastroenterologo askorentzat amesgaizto bat dira. Kolikoak normalean lehenengo hamabost egun eta hiru hilabeteen artean agertzen dira. Egia esan oraindik ez daude ziur zergatik gertatzen diren kolikoak baina uste da digestio aparatuaren heldutasun ezagatik izan daitekeela.

Gutxi gorabehera saio bakoitza 45 minutukoa da, haurra erlaxatuta egotea komeni da, ehuneko 90eko hobekuntza lortzen da sintometan edo guztiz desagerrarazi daiteke.

13. Haurraren masajeak

Indian sortu zen. F. Leboyer doktore frantsesa, teknika horiek Mendebalera ekartzea erabaki zuen eta Shantala. Leboyerren arabera, besarkatuak, sehaskatuak, laztanduak, ukituak, masajeatuak, etab. izatea, ume txikientzat bitaminak, gatz mineralak eta proteinak bezain ezinbestekoak dira.

Haurrentzako masajea umeak lasaitzea lortzen du, bere organismoaren erresistentzia bultzatuz, loaldi lasaia eskeiniz. Masajeak efektu lasaigarria dute, banaka edo taldeka egin daitekeelarik.

14. Adopziorako arreta

Zuzendaritzaren barnean sartzen den psikologiaren arloa da. Lege jokabidean eragiten duten jarrerak eta barnean ditugun jokabideen azterketa, azalpena, promozioa, ebaluazioa, tratamendua, prebentzioa eta aholkularitza egin daiteke. Horretarako, psikologia zientifikoa erabiltzen da.

Beharrezkoa da umea adaptazio honetara prestatzea, eta gurasoak ume adaptatuen ezaugarrietara pretatzea ere, hauen fase ezberdinetan.

15 Diagnostikoak eta balorazioa.

Haurraren, nerabearen, helduaren eta familiaren arazo eta premiei buruzko informazioa biltzea, ebaluatzea eta balioestea du helburu. Psikologoek, logopedek, fisioterapeutek, pedagogoek, terapeuta okupazionalek eta diagnostikoa osatzeko behar diren terapeutek edo bestelako espezialistek osatzen dute.

Zubikoan balorazioak eta diagnostikoak egiten dira, hala nola: AEN, ADN, ADHN, ADIERAZPEN HIZKUNTZAREN NAHASMENDUA, IKASKUNTZAREN NAHASMENDUA, DISLEXIA, DISKALKULIAK, DISGRAFIAK ETA DISORTOGRAFIA, DISTIMIA, NAHASMENDU OBSESIBO-KONPULTSIBOA...

Centro de orientación y tratamiento psicológico, escolar y familiar

Contacto

info@centrozubikoapsicologos.com