• Ongi etorri Zubikoara

    Arreta globala, espezifikoa, eta bereizia eskaintzen duen diziplina anitzeko zentroa
  • Zubikoak egoera psikologiko, sozial eta pertsonal ezberdinei zein eskola egoerei aurre egiteko beharrezkoak diren errekurtsoak eskaintzen ditu zentro berean
  • Zubikoa zentroak

    370 m2 ditu, bi solairutan banandurik, lau itxaron gelekin, banaka edo taldeka lan egin ahal izateko
  • Azpiegitura dela eta, zailtasun eta arazo ezberdinak diagnostikatzeko eta bakoitzaren ezaugarriak kontutan hartzen dituen tratamenduak egiteko, puntako materiala daukagu
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5

ONGI ETORRI ZUBIKOARA

zubikoa equipo

Ongi etorri Zubikoara, arreta globala, espezifikoa, eta bereizia eskaintzen duen diziplina anitzeko zentrora. Zubikoan bertan zerbitzu desberdin asko eskaintzen dira, hirigunean kokaturik, leku batetik bestera joatea ekidinez, hala nola: psikologia, logopedia, psikiatria, pedagogía, fisioterapia, osteopatía, zentzumenen estimulazioa, optometría eta ikusmen berreztea, estimulazio eta arreta goiztiar orokorra, musikoterapia eta entzumenezko berreztea Berard metodoa.

Gure diziplinarteko zerbitzuekin eta estamentu desberdinekin ditugun barne eta kanpoko koordinazioekin, beharrizan guztiei kalitatezko erantzuna ematen saiatzen gara.

 

Zubikoak eskaintzen du

Bizkaiko Zubiaren ondoan, Areetan, sarbide erraza duen kokapena, edozein garraiobidez heldu ahal izanik, hirigunetik gertu dagoen ingurunean.

Gure eskaintza

zentroan psikologiarekin, hezkuntzarekin eta osasunarekin harremana duten arazoen aholkularitzan, ebaluazioan eta tratamenduan lan egiten dugu. Kognitibo- konduktual ikuspegia erabiltzen dugu horretarako, baita tratamendu biologikoak, biosozialak, sistemikoak, farmakologiakoak, psikohezkuntzan oinarrituriko tratamenduak eta tratamendu psikoterapeutiko anitzak erabiltzen dira (taldekoak, banakakoak edo familia anitzekoak).

София plus.google.com/102831918332158008841 EMSIEN-3

Zubikoak era zuzenean lan egiten du ondorengo elkarteekin:

asociaciones home aspertxu

ASPERTXU

Aspertxu Elkartea Asperger nahastea eta autismoaren espektroko nahastea duten haurren gurasoen eta pertsonen artean sortu da eta Asperger federazio nazionalari, FAE, loturik dago.

asociaciones home denokbatera

DENOK BATERA

Denok Batera, arreta eta estimulazio goiztiarreko elkartea.

asociaciones home loratuz

LORATUZ

Loratuz, ikasteko berariazko zailtasunak eta nahasteak dituzten umeen gurasoen eta profesionalen elkartea.

 

Eta zeharkako moduan beste hainbeste elkarterekin.

* Aseguru desberdinekin egiten dugu lan prezio bereziekin.